Dokuteka

docuteca-energia

Politikak eta estrategiak

Hiru helburu nagusi dituzte Europar Batasunaren energia-politikek:

  • Horniketaren segurtasuna
  • Energia lehiakorra, guztiontzako arrazoizkoak diren prezioetan
  • Energiaren kontsumo jasangarria egitea, berotegi-efektuko gasen igorpenak, kutsadura eta erregai fosilekiko mendekotasuna murriztuz

Helburu horiek betetzeko, politikaren alor hauek, besteak beste, giltzarriak dira:

  • Energiaren Batasuna’, barne-mugetatik barrena energiaren fluxu librea baimentzeko, eta gastuak murrizteko, enplegua sortzeko eta hazkundea sustatzeko teknologia eta azpiegitura berriak erakartzeko.
  • Energia Segurtasunari buruzko Europako Estrategia, EBn horniketaren segurtasuna sendotzeko
  • Energiaren barne-merkatu erresiliente eta integratu bat
  • EBn, energia etxean sortzea sustatzea, energia-iturri berriztagarriak garatzea barne
  • Energia-efizientzia sustatzea
  • EBko energia-sektore guztien segurtasuna bermatzea, arau zorrotzak ezarriz hondakin nuklearrak ezabatzeari buruz eta petrolio- eta gas-plataformak itsas zabalean ustiatzeari buruz, besteak beste.

Energiaren eta Klima Aldaketaren Europako Paketeak oinarriak jartzen ditu EBk bere helburuak 2020rako bete ditzan: energia-efizientzia % 20 hobetzea, energia berriztagarrien ekarpena % 20ra handitzea eta berotegi-efektuko gas-igorpenak % 20 murriztea.

Helburu horiek epe luzera koherentea den estrategia baten barruan betetzeko, EBk estrategia batzuk prestatu ditu 2020rako, 2030erako eta 2050erako, eta dagozkien direktiben bidez, estatu kide bakoitzarentzat helburuak ezarri ditu 2020rako, bai eta 2020a bitarteko gutxieneko ibilbide bat ere.

Espainian, hauek izan dira azken urteotako energia-politiken oinarriak: liberalizazioa eta merkatuetan gardentasuna sustatzea, energia-azpiegiturak garatzea, eta energiaren aurreztea, energia-efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzea. Testuinguru horretan, energia-efizientziari eta energia berriztagarriei buruzko ekintza-planak egin dira (PNAEE 2014-2020 eta PER 2011-2020). Plan horietan, sektoreen eta teknologien arabera adierazten dira EBk ezarritako helburu lotesleak (2012/27/EB eta 2009/28/EB direktibak, hurrenez hurren) betetzeko jarritako helburuak eta hartutako neurriak.

Transposizio-logika horretan, Euskadiko Energia Estrategiak (3E2030) Euskadiko energia-politiken alorretik erantzuten dio jarduteko beharrari, Europako eta Espainiako politiken osagarri gisa, bere ardatz nagusiak bere gain hartuz, baina baita industria-sektorearen posizionamendu estrategikoa bilatuz ere etorkizuneko energia-teknologien aurrean.

Dokumentuak