docuteca-energia

Politikak eta estrategiak

Sortu zenetik (1957), Europako Elkartea ohiko garraio politika batez hornitua izan zen, lur (errepide eta trenbideak) eta itsas (ibai eta itsaso) garraioetan neurriak ezartzeko. 70-eko hamarkadan, garraio politika aireko garraiora hedatu zen.

Masstrich-eko Europar Batasunaren hitzarmenak (1992) garraio politikaren helburu berriak jasotzen ditu: segurtasuna garraioan, Europan zeharreko sarea eta ingurumeneko babesa.

Gaur egungo garraio politikaren helburu orokorra europar barne merkatuan pertsonen eta salerosgaien mugikortasuna bermatzea eta beraien garraioa erreztea da, gailu tekniko eta antolatzailetaz baliatuz, ingurumena errespetatuz. Helburu hauek, segurtasunaren hobekuntzaren bidez,  zarata eta kutsaduraren murrizketa eta ingurumenaren babesa sustatzea lortu behar dute.

Garraio politika beharrezkotzat hartzen da Europar Batasuneko kohesio ekonomiko eta sozialaren indartzean. Eskualdeko desberdintasunak murrizten laguntzen du, irlatar eta hiri inguruko eskualdetara irisgarritasuna hobetuz. Gainera, lanpostuen sorreran efektu positiboa dauka, garraio azpiegituretan inberstioak sustatuz eta langileen mugikortasuna hobetuz.

Atal honetan mugikortasun eta garraioen estrategi eta politikei buruzko informazioa aurkituko duzue, automobil, treneko eta aeronautikako esparrutan etorkizunerako apustuak eta lehentasun teknologikoak identifikatzea ahalbidetuz.

Dokumentuak: