Nola egiten da
Informazio iturriak
Behin adimen lehiakorraren helburuak zehaztuta eta zaindu beharreko faktore kritiko bihurtuta, faktore bakoitzarekin lotutako informazio-beharra beteko duten informazio-iturriak identifikatu behar dira. Iturri horiek kanpokoak nahiz barrukoak izango dira.
Zenbait motatako informazio-iturriak daude. Haietako bakoitzak zer ezaugarri dituen eta zer ekarpen egin dezakeen jakin behar da, informazio-beharrak ondoen beteko dituztenak identifikatzeko.
Hala ere, ez da komeni iturri gehiegi izatea, adimen lehiakorreko sistema erabilgaitz bihur baitaiteke. Horregatik, iturriak ondo hautatu behar dira, eta, horretarako, irizpide batzuk kontuan izan behar dira, hala nola informazioaren kalitatea eta fidagarritasuna, eta eguneratze-maiztasuna.
Pilula honetan, informazio-iturriak identifikatzeko, hautatzeko eta kudeatzeko kontuan izan beharreko alderdiak azaltzen dira.
Pilula deskargatu