Nola egiten da
Adimen Lehiakorraren antolaketa. Pertsonak eta zereginak
Adimen lehiakorra ez da prozesu bat eta erreminta batzuk bakarrik. Prozesu horretan parte hartzen duten pertsonak dira, batez ere; izan ere, haiek zehazten dituzte helburuak, identifikatzen dituzte iturririk onenak, analizatzen dute informazioa eta ematen diote zentzua, haiek banatzen dute informazioa eta erabakiak hartzeko prozesuan sartzen.
Horregatik, funtsezkoa da, adimen lehiakorreko prozesua zehazten den aldi berean, zehaztea zer lagunek hartuko duten parte eta zer lan eta dedikazio izango duten.
Erakunde bakoitzak erabaki behar du adimen lehiakorra bere egituraren arabera nola antolatu, baina, hori egiteko, jakin behar da zein diren lan eta funtzio nagusiak.
Hurrengo pilulan azaltzen dira zein izan daitezkeen zeregin horiek, bai eta zure adimen lehiakorraren egitura ezartzeko aztarnak ere.
Pilula deskargatu