Dokuteka

docuteca-energia

Ekimenak

Nazioartean hainbat ekimen jarri dira martxan Fabrikazio Aurreratuaren arloan jarraitu beharreko ibilbidea definitzeko helburuarekin. Ekimen hauek joera teknologikoetan oinarritzen dira, prozesu industrialak eraldatu eta produktibitatea hobetzeko asmoz, hau dena datuak jaso eta aztertzeko sistemen hobekuntza bidez.

Honekin mundu digitalaren integrazioa lortu nahi da makinekin, hau da, "lantegi adimendunak" martxan jarri.

Europa mailan ekimenik nabarmenena alemanian definituriko INDUSTRIE 4.0 estrategia da. Honetaz gain aipatzekoa da Estatu Batuetan General Electric-ek bultzaturiko "Industrial Internet" ekimena.

Dokumentuak:

Europa

INDUSTRIE 4.0. Smart manufacturing for the future

"INDUSTRIE 4.0" ekimenaren azalpena da, politika, beharrezko programak eta parte hartu behar duten aktoreak azalduz. Iturria: gtai.de

Recommendations for implementing the strategic initiative INDUSTRIE 4.0

Alemaniar industriak duen ahalmena aztertzen du datozen industrializazio era berrietarako. Iturria: acatech.de

Gainerakoak

Industrial Internet. Pushing the Boundaries of Minds and Machines

General Electric-ek sorturiko ekimena da “Industrial Internet” eta makina konplexuen, sentsoreen eta softwarearen arteko integrazioa du helburu. Iturria: ge.com