Gehikuntzako fabrikazioa, funtsean, 3Dko eredu digital batetik abiatuta objektu bat erreproduzitzea da; material plastikoen, metalikoen, zeramikoen eta bestelakoen geruza oso meheak segidan gainjartzen dira, eta geruza horiek finkatuz joaten dira, objektua hiru dimentsiotan osatu arte.
Gehikuntzako fabrikazioak eragin handia izan dezake Gipuzkoako gaur egungo eta etorkizuneko ekoizpen-sarean, Gipuzkoako jarduera-sektoreetan erabiltzeko duen potentzialagatik. Mota guztietako geometriak era askotako materialez erreproduzitzeko duen gaitasunagatik eta, besteak beste, mundu digitalarekin duen loturagatik, potentzial izugarria du produktu eta negozio-eredu berrien garapenean aukera berriak sortzeko.
Proiektu honek gehikuntzako fabrikazioaren ikuspegi orokor bat eman nahi du, alderdi hauek pixkanaka deskribatuz:
- Erronkak eta merkatu-aukerak
- Gaur egungo teknologiak eta haien etorkizuneko joerak
- Izan ditzakeen aplikazioak eta eskura dauden baliabideak
- Gehikuntzako fabrikazioaren egoera orokorra eta eragina Gipuzkoako enpresa-sarean
Ondoren aipatzen diren azterketak eta txostenak Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileek egin dituzte: