Aplikazioak eta adibideak

Lehiakideak

Adimen lehiakorreko sistema bat definitu eta ezartzeko garaian, zaintzaren esparru edo faktore klasikoetako bat lehiakideak begiratzea izan ohi da. Lehiakideak zaintzeak lagundu egin diezaguke gure produktua orientatzen, merkatu segmentu berriak esploratzen, gure erakundearentzat interesgarriak izango diren pertsonak ezagutzen, lege arazoak ekiditen…

Lehiakideak, oro har, honela banatzen dira:

  • Erreferentziazko lehiakideak: merkatuan lider diren enpresak (bai arlo komertzialean bai arlo teknologikoan).
  • Zuzeneko lehiakideak: enpresa talde honetan sartzen dira produktua amaierako bezeroari saltzeko orduan merkatuan zuzeneko lehiakide direnak.

 

pdf-wPilula deskargatu