Nola egiten da
Adimen Lehiakorra prozesua
Honetan datza ADIMEN LEHIAKORREKO PROZESUA:
- Informazio-beharren definizioa. Adimen lehiakorraren helburuak ezartzea, eta identifikatzea zer behar dauden informazioa lortzeko eta erabakiak hartzeko zer prozesurekin lotuko den.
- Informazioa lortzeko sistema. Zer informazio-motak balio duen eta informazio hori zer iturritan dagoen identifikatzea.
- Infomazioa tratatzea eta analizatzea. Informazioa biltzea eta helburuen arabera iragaztea. Informazioa aztertzea, eta garrantzitsua dena ateratzea.
- Emaitzak komunikatzea. Informazio garrantzitsua hura behar duten pertsonei banatzea.
- Zaintzako emaitzak erabiltzea. Informazio hori erabakiak hartzeko prozesuan sartzea.
- Beharrak berriro definitzea. Analisiaren eta prozesuaren berrikustearen arabera.
Adimen lehiakorreko prozesua etengabe berrikusi behar da, eta etengabe aldatuz joan behar du, erakundeen beharretara egokitzeko.
Hona hemen, xeheago, adimen lehiakorreko prozesuaren urrats bakoitza.
Pilula deskargatu