Aplikazioak eta adibideak
Patenteen analisia
Ingurune teknologikoaren portaera analizatzeko informazio-iturri baliotsuenetako bat patenteak dira. 2013an (eskura ditugun daturik berrienen arabera), munduko asmatzaileek 2,6 milioi patente eskatu zituzten; 2012an baino % 9 gehiago. (Iturria: WIPO)
Baina patenteak, asmakizun bat babesteko baliagarriak izateaz gain, haiek eta haien alorrak analizatzen baditugu, beste helburu hauetarako ere baliagarriak dira:
- Sektore teknologikoen eta arlo teknologikoen aurrerapen-erritmoa neurtzeko
- Joera teknologikoak analizatzeko.
- Lehiakideen, asmatzaileen eta korporazioetako taldeen jardueren profilak ezagutzeko.
- Ikerketa eta garapenerako aukera estrategikoak detektatzeko.
Trebakuntza-pilula honetan, ikusiko dugu patenteen analisi bat zer den eta adimen lehiakorrari zer eman diezaiokeen.
Pilula deskargatu