Aplikazioak eta adibideak
Alerta goiztiarrak
Alerta goiztiarrek oraindik azaleratze fasean dagoen informazioa jasotzen dute. Horrelako informazioak aukera ematen du gai estrategikoetan erabakiak behar bezain garaiz hartzeko.
- Konplexutasuna: ardatz honek esaten digu alerta goiztiarretan aztertzen diren informazio iturrien konplexutasuna handiagoa dela beste faseetan erabiltzen direnena baino.
- Diferentziazioa: horrelako informazioak aukera ematen dio enpresari lehiakideengandik gehiago diferentziatzeko.
- Atzerapena: aurreko puntuari lotuta, alerta goiztiar hauekin lortzen den informazioaren atzerapena oso txikia da.
Alerta goiztiarren zaintza sistema bat ezartzearen alde egiten duten enpresek, zeharka, lidergo eta berrikuntza estrategia bat hartzearen alde egiten dute merkatuari begira, hau da, bere lehiakideenak ez bezalako soluzioak sortzearen aldeko apustua egiten dute.
Pilula deskargatu