Berriak

Atzealdea

Test berria gertatu berri diren GIB infekzioak antzemateko

Test berria gertatu berri diren GIB infekzioak antzemateko

11.09.2015

Pertsona bat GIB birusak kutsatuta gertatzen den unetik kutsadura hori analisietan agertu arte hiru hilabete ere igaro daitezke. Denbora tarte horri “leiho aldia” deitzen zaio, eta aldi horretan oso arrisku handia dago infekzioa beste pertsona batzuei transmititzeko. “Leiho aldi” hori, ordea, 90 minutu eskasera murriztu daiteke sistema aintzindari bati esker. Sistema hori Bartzelonako diagnostiko zentro batean probatzen ari dira jada.

Duela hiru hilabetetik hona, zentro hori probak egiten ari da GeneExpert izeneko sistema. Sistema analisi genetikoa da, zeinaren bidez infekzio horiek fase akutuan antzeman daitezkeen, nahiz eta ohiko analisietan GIBaren emaitzak negatiboak izan. Lehen hiru hilabeteetan, test honekin egin diren 314 probei esker azken 14, 16 eta 22 egunetan kutsatu diren hiru pertsonak antzeman dira (ohiko analisietan, horien emaitza negatiboa izango zen).

Jatorria: El Mundo

Jatorri-data: 03.09.2015


Berri bilatzailea