Hezur sintetiko berri batek hezur-birsorkuntza estimulatzen du animalietan
Hezur sintetiko berri batek hezur-birsorkuntza estimulatzen du animalietan
10.10.2016
Biomaterial xaflakor eta aldi berean gogor batez osatutako eta 3D inprimagailu bidez fabrikatutako hezur sintetiko batek hezur-birsorkuntza naturala estimulatzen du laborategiko animalietan, asteazkenean argitaratutako azterketa baten arabera. Hezurretako eta hortzetako gaixotasun batzuk eta kirurgia plastikoa lantzeko inplante eta protesi merkeagoak egiteko aukera ematen du aurkikuntza horrek. Hala adierazi du Estatu Batuetako Science Translational Medicine aldizkarian argitaratutako ikerketak.
Ikertzaileek arrakastaz osatu zituzten arratoien bizkarrezurreko zauri bat, ornoek bat egiten lagundu baitzuen, eta tximino baten garezurreko malformazio bat. Lesio hori lau astean itxi zen, infekzio-seinalerik edo albo-ondoriorik gabe. Beste hezur-mentu sintetiko batzuk ez bezala, material berri hori elastikoa eta, aldi berean, gogorra da. Halaber, erraz moztu daiteke, eta hezurra haztea sustatzen duten substantziarik aplikatu gabe hezur-ehun naturalak birsortzeko gai da, ikertzaileen arabera.
Jatorria: Las Provincias
Jatorri-data: 27.09.2016