Grafenozko txip elektriko batek DNAren mutazioak detektatzen ditu
Grafenozko txip elektriko batek DNAren mutazioak detektatzen ditu
27.06.2016
AEBko talde batek DNAren mutazioak gaur egungo teknologiek baino zehaztasun handiagoz detekta ditzakeen grafenozko txip elektriko bat garatu dute. Etorkizunean, hainbat aplikazio mediko izan ditzake; esaterako, gaixotasun baten biomarkatzaileen jarraipena egiteko erabil daiteke, eta sekuentzia biralak eta mikrobianoak denbora errealean detektatzeko.
Ikertzaileen arabera, teknologia hori egunen batean hainbat aplikazio medikotan erabil liteke, hala nola minbizia garaiz detektatzeko odol-probetan, gaixotasun baten biomarkatzaileen jarraipena egiteko eta sekuentzia biralak eta mikrobianoak denbora errealean detektatzeko. Aurrerapena Proceedings of the National Academy of Sciences. aldizkariaren lineako hasierako edizioan argitaratu da.
Jatorria: Tendencias21
Jatorri-data: 13.06.2016