Berriak

Atzealdea

EBak behin betiko eskubideak ezarri ditu Txinako eta Taiwaneko altzairu inportazioen gainean

EBak behin betiko eskubideak ezarri ditu Txinako eta Taiwaneko altzairu inportazioen gainean

07.09.2015

Ostegunean argitaratu zen erabakia, EBaren Egunkari Ofizialean, eta, Euroferrek komunikatu batean jakinarazi zuenez, erabakiari esker dumpingaren aurkako behin betiko eskubidea  ezarri da Txinatik eta Taiwanetik datozen produktuen gainean. Zehazki %2,5era arteko eskubidea Txinatik datozen produktuen gainean, eta %6,8ra artekoa Taiwanetik datozenen gainean. 

Ikerketaren ondorioz, hiru ekoizle esportatzailek  prezioetan konpromisoa hartzeko eskaintzak egin zituzten, baina EEak atzera bota zituen eskaintzok, haren ustez ekoizle horiek inportatzen dituzten produktuak ez baitira egokiak konpromiso baterako eta haien enpresa eta taldeen egiturarekin konpromisoa betetzea bideragarri izango litzatekeelako.

Jatorria: La Vanguardia

Jatorri-data: 27.08.2015


Berri bilatzailea