Atzealdea
Bere ereduaren alde egin du Uberrek Europako justiziaren aurrean
Bere ereduaren alde egin du Uberrek Europako justiziaren aurrean
08.12.2016
Uber plataforma teknologiko bat edo garraio-zerbitzu bat den erabaki behar du Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak (EBJE). EBJEren azken erabakia Kataluniako epaitegiaren eskaerari buruzkoa da, baina, hala eta guztiz ere, oinarri izango da elkarlaneko ekonomiako enpresen etorkizunerako —Airbnb edo Deliveroo enpresentzako, adibidez— eta Europako agintariek negozio-eredu horiekiko duten portaerarako. “Gure erosteko eta informazioa eskuratzeko modua aldatzen ari diren hainbat eta hainbat teknologia-enpresa daude, eta horietako bat dugu Uber”, adierazi du Uberren abokatu Cani Fernándezek.
Jatorria: cincodias.com
Jatorri-data: 28.11.2016