Toyotak 50 milioi dolar inbertituko ditu adimen artifiziala duten autoetan
Toyotak 50 milioi dolar inbertituko ditu adimen artifiziala duten autoetan
11.09.2015
Aurrerantzean, Gill Pratek, Toyotaren kontratazio berriak, automobilgintzaren eta aurrerapen teknologikoen arloan maila handia duten irakaskuntza erakundeekin sortutako bi aliantza berri izango ditu bere kargu: batetik, Standfordeko Unibertsitate kaliforniarra, zeinetatik Google eta Yahooren sortzaile izan diren guru teknologikoak irten diren, eta, bestetik, Massachusetts Institute of Technology (MIT). Hala jakinarazi du Recode teknologian espezializatutako webguneak. Toyotara heldu arte, Pratt robotikako proiektuen arduraduna izan zen DARPAn, 1960ko hamarkadan gaur egun Internet denaren oinarriak finkatu zituen agentzian, alegia –garai hartan ARPA siglekin ezagutzen zen –.
Gidatze adimentsuaren alorrean Toyotaren aurrerapenek hiru helburu bete behar dituzte, Kiyotaka Isek, konpainiako senior managin officer-eak, aipatutako helburuak, hain zuzen: “bizitzak salbatu beharko dituzte, bizi kalitatea hobetu beharko dute eta gidatzea dibertigarria izaten jarraitzea lortu beharko dute”.
Jatorria: TICBeats
Jatorri-data: 06.09.2015