Berriak

Atzealdea

Teknia Groupek 13,5 milioi euro inbertitzea aurreikusten du aurten

Teknia Groupek 13,5 milioi euro inbertitzea aurreikusten du aurten

25.08.2015

Imagen Listado Noticia

Inbertsio hori automobilgintzaren osagaietan espezializatutako Bizkaiko enpresa horren plan estrategikoaren parte da. Horrez gain, fakturazioa igotzea ere aurreikusten du. Enpresaren arabera, 400 milioi euro fakturatuko ditu 2017an.

Gainera, merkatu berri batzuetan ezartzeko aukera aztertzen ari da Errusian, AEBn, Turkian eta Indian enpresak erosita. Indian, plataforma bat ezar lezake, handik Asian hazteko.

Taldeak presentzia handia du nazioartean, eta espero du sarrera-igoera handiena kanpoko merkatuetatik etortzea. Gaur egun, 2.100 langile ditu Teknia Groupek.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 08.07.2015


Berri bilatzailea