SPYRO Pricewatch-en enpresa banatzaile: interneteko prezioen monitorizazio eta kontrolerako aplikazio berria
SPYRO Pricewatch-en enpresa banatzaile: interneteko prezioen monitorizazio eta kontrolerako aplikazio berria
08.08.2016
SPYRO, enpresen kudeaketarako softwarean espezializatuak, eta Webalianzak, interneteko sistema eta prozesuen nahiz informazioen teknologian aholkularitzan diharduenak, SPYRO, Pricewatch-en enpresa banatzaile izendatzen duen lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Aplikazio berri hau saltzaile nahiz handizkari, enpresa banatzaile, marka, ekoizle eta analistei dago zuzendua. Bere erabilerak, beste enpresen eta berezko produktua saltzen dutenen prezioak monitorizatu eta behatzeko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari, horren bidez, lehiakideen nahiz enpresa bazkideen portaeraren jarraipena jasoko du.
Horretarako, Pricewatch-ek informazio hau eskeintzen die bere erabiltzaileei: saltzaile eta produktu bakoitzaren jarrera jasoko duten aldizkako txostenak; prezioen aldaketez abisua emango dituzten alertak, baita online denda batek produkturen bat deskatalogatzen duenean ere. Horretaz gain, 190 eurotik aurrera eskuragarri dagoen erraminta honek, globalki jarduteko aukera ematen dio erabiltzaileari, munduko edozein merkatuko informazioa eskuragarri bait dauka.
Merkataritza elektronikoaren esparruan ezinbestekoa suertatzen da salmentak erakarriko dituen prezio hoberenekin lan egitea. Izan ere, online denden %80ak gomendatutako prezioa errespetatzen ez dutela uste da eta erosleen %63arengan “prezio kontzientzia” interneteko denda eta Web orrietan eginiko kontsulten eraginez gauzatzen dela.
Egoera honetan, Pricewatchek, erabiltzailearen hornidura-katearen, bere lehiakideen eta markaren portaeraren ezaguera ahalbidetzen dio erabiltzaileari “prezioak alderatuz eta negozioaren lehiakortasunerako erabaki hoberena bermatuko duen beharrezko informazioa denbora errealean eskuragarri izanik” azpimarratzen du Ricardo Gonzalezek, SPYROko Zuzendari Nagusiak.
Jatorri-data: 12.07.2016