Berriak

Atzealdea

Tolosaldea Garatzen-LEHIBERRI adimen lehiakorrari buruz enpresak sentsibilizatzen

Tolosaldea Garatzen-LEHIBERRI adimen lehiakorrari buruz enpresak sentsibilizatzen

25.05.2016

Adimen lehiakorrari buruz sentsibilizatzeko lehenengo jardunaldi bat egin zen, IK4, Ideko, Lortek eta Teknikerren laguntzarekin, eta, ondoren, bigarren fase bat du programak, dagoeneko hasia. Fase horretan, enpresa interesdunek adituen banakako aholkularitza jasoko dute, adimen-lehiakorra beren egoerara egokitzeko.

Bigarren fase hori 12 enpresarentzat hasi da, baina uste dugu, sortu duen interesagatik, azkenean 15 enpresak hartuko dutela parte. Fase hori amaitu eta gero, adimen lehiakorra funtsezko zer alderditan oinarritu beharko luketen aztertzen dute enpresek, eta zer tresna nagusi dituzten ikasten dute.

Emaitza onak ematen ari da programa, sentsibilizazioari dagokionez, eta enpresa batzuek adierazi dute badutela asmoa adimen lehiakorra barneko erabakiak hartzeko iturri gisa txertatzeko.

Oraindik , lortutako emaitzak bateratzeko azken saio bat egiteko du Agentziak.

 

Jatorria: Adimen Lehiakorra

Jatorri-data: 18.05.2016


Berri bilatzailea