Berriak

Atzealdea

Errealitate birtuala erabili du SEATek produkzio-denbora murrizteko

Errealitate birtuala erabili du SEATek produkzio-denbora murrizteko

10.10.2016

Imagen Listado Noticia

 Ibilgailuak ekoizteko eta fabrikatzeko prozesuak optimizatzeko ari da erabiltzen SEAT errealitate birtuala. Izan ere, teknologia horren bidez erdira murrizten ditu ibilgailu bat fabrikatu aurretik egin beharreko prototipoen kopurua, eta horrek eragin positiboa du modeloaren azken prezioan.

Ateca lur orotako modelo berriaren kasuan, 800 hobekuntza-puntu baino gehiago lortu ziren fase birtualean. SEATen Prototipoen zentroko arduradun Javier Díazen arabera, berrikuntza horrek ekoizpen-prozesuak optimizatzeko eta fabrikatu behar den produktua modu errealean ikusteko balio du.

Jatorri-data: 25.09.2016


Berri bilatzailea