Munduko 3D inprimagailu industrial aurreratuenetako bat sortu da Euskadin
Munduko 3D inprimagailu industrial aurreratuenetako bat sortu da Euskadin
12.11.2015
Atzo aurkeztu zuten hiru dimentsioko inprimagailu berritzaile hori Donostiako Parke Teknologikoan, eta hauek hartu zuten parte ekitaldian: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Amaia Maseda EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak, Koldo Arandia IBARMIAko zuzendariak eta Iñaki San Sebastian TECNALIAko zuzendari nagusi ondokoak.
"Add+Process" izena du inprimagailu berri horrek, eta milioi euro inguruko kostua du. Haren bidez, pieza metaliko handiak sor daitezke zerotik hasita eta "doitasun handiz" amaitu, baita, adibidez, automobilgintzarako, makina-erremintarako eta aeronautikarako "balio handia" duten piezak konpondu ere, nazioarteko kalitate-estandarrak betez.
Jatorria: El mundo
Jatorri-data: 01.11.2015