Berriak

Atzealdea

Elkarri erakusten dioten robotak

Elkarri erakusten dioten robotak

04.03.2016

Imagen Listado Noticia

Helburua da mundu osoko ikerketa-robotek ikastea gai sinpleak identifikatzen eta manipulatzen —katiluak nahiz platanoak—, beren datuak hodeira igotzen eta beste robot batzuei informazio hori aztertzea eta erabiltzea ahalbidetzen.

Tellex-en laborategia RoboBrain proiektuan parte hartu zuten lehenengoetakoa izan zen. Proiektu horrek erakutsi zuen robot batek beste baten esperientziatik ikas zezakeela. Tellexen kolaboratzaile Ashutosh Saxena-k, Cornell Unibertsitatean zegoelarik (AEB), edalontzi txiki batzuk altxatzen eta mahai baten gainean jartzen irakatsi zion bere PR3 robotari. Orduan, Brown Unibertsitatetik, Tellexek informazio hori jaitsi zuen hodeitik, eta bere robot Baxter —fisikoki PR3ren desberdina— entrenatzeko erabili zuen, gauza bera egin zezan beste ingurune batean.

Baliteke aurrerapen horiek txikiak iruditzea orain, baina datozen bost-hamar urteetan "roboten gaitasunen leherketa" bat gertatuko da.

Jatorria: Technology Review

Jatorri-data: 22.02.2016


Berri bilatzailea