8.000 funtzionario berritzaile izateko sare soziala Politikorik ez
8.000 funtzionario berritzaile izateko sare soziala Politikorik ez
30.08.2016
Espainian, 2,5 milioi langile publiko daude; Latinoamerikan, 12,5 milioi. Eta ez da geldirik dagoen talde bat, are gutxiago ekintzailetza gutxikoa. «Berritzaile publiko asko dago, Administrazioan ‘barne-ekintzale’tzat jo daitezkeenak, sare sozialetan asko mugitzen direnak. Zenbait plataformatan, ordea —LinkedIn-en, adibidez—, heterogeneotasun handiegia dago, eta sektore publikoari buruzko talde askok komertzialez beteta amaitzen dute», azaldu du Novagob-en sortzaile eta zuzendari Francisco Rojas Martínek. «Beste herrialde batzuetako esperientzia, hala nola Estatu Batuetakoa, Espainiara ekarri nahi genuen; alegia, teknologia sozialak aplikatu nahi genituen, harreman informalak egiteko egitura tradizionaletatik harago, denboraren eta lekuaren oztoporik gabe, eta etengabe harremanetan dagoen komunitate bat sortzea bultzatuz».
Jatorria: El Mundo
Jatorri-data: 23.07.2016