Barne-ekintzailetzako adituekin elkartea. Topaketa enpresariala Mario López de Ávila-rekin (Hernani)
Barne-ekintzailetzako adituekin elkartea. Topaketa enpresariala Mario López de Ávila-rekin (Hernani)
26.10.2015
Topaketa enpresariala Mario López de Ávila-rekin, ekintzaile, inbertitzaile, tutore, aholkulari eta IE Business School-eko Operations and Quantitative Methods saileko irakasle asoziatuarekin elkartuko gara Orona enpresako Ideo Auditorioan. López de Ávilak Business School-en dihardu lanean 1996tik eta hainbat ekimen sortu ditu, besteak beste Agile Entrepreneurship Spain. Agile Entrepreneurship Spain Meetup-eko Lean Startup metodologietan interesatuta dauden gaztelaniazko hiztunen komunitatea da, Espainiako dekanoa eta munduko handienetako bat gainera. 2002az geroztik NODOS enpresan dihardu lanean, eta bera da enpresako bazkide fundatzailea. Berrikuntzaren, hazkundearen eta eskala handiko antolakuntza-aldaketen esparruan lan egiten du.
Mariok hizpide izango ditu Lean ikuspegian oinarritutako enpresa handien ekintzailetza korporatiboko esperientziak eta barnekintzailetzako programak.
Topaketa honetan barne-ekintzailetzan eskarmentu praktiko eta akademiko handia duten profesionalen ezagutza eskuratzea da helburu nagusia, horrek geure enpresetan beharrezkoak diren gaitasunak trebatzeko balio izango duelakoan.
Data: 30 urria
Ordutegia: 9:30etatik 11:30etara
Lekua: Galarreta Teknologi Parkea. Hernani
Auditorio Orona Ideo Auditorioa - Jauregi bidea s/n.
Partehartzeko eskubidea: Dohainik
Plaza mugatuak
IZEN EMATEA: www.spri.eus/up-euskadi
Jatorria: SPRI
Jatorri-data: 24.10.2015