Berriak

Atzealdea

Etorkizuneko robotentzako grafenozko azal elektronikoa

Etorkizuneko robotentzako grafenozko azal elektronikoa

21.07.2015

Imagen Listado Noticia

Azal elektroniko artifizial hori grafenozko ukipen-sentsore garden eta malgu bati esker fabrikatuko da. Teknika berri baten bidez egin da gailua; teknika horrek aukera ematen du materiala eskala handian eta beste metodoekin baino kostu askoz txikiagoan lortzeko. Exeter-eko zientzialariek erabili duten teknikaren oinarria lurrunaren jalkitze kimikoa da, erdieroaleen ekoizpen industrialean erabiltzen den teknika bat; haren bitartez, grafenoa produktu kimikoen eraginpean jartzen da kondizio jakin batzuetan, eta materialaren geruza meheak jalkitzen dira.

Adituen arabera, metodo horren bidez, grafenoa 100 aldiz azkarrago "hazten" da, eta ekoizpen-prozesuaren kostua% 99 murrizten da. 

Jatorria: Phys.org

Jatorri-data: 27.07.2015


Berri bilatzailea