Berriak

Atzealdea

Grafenozko adabakiak diabetesa tratatzeko

Grafenozko adabakiak diabetesa tratatzeko

28.04.2016

Imagen Listado Noticia

Dae-Hyeong Kim-ek zuzendutako Hego Koreako talde batek odoleko azukre-maila monitorizatzen eta behar denean tratamendua ematen duen grafenozko adabaki bat garatu du.

Nature Nanotechnology aldizkari zientifikoan argitaratu da azterketa, eta aurrerapauso handi bat da diabetesa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Ikerketaren berritasuna grafenoa erabiltzea da. Material hori gogorra eta malgua da, eta hura inguratzen duen urrezko sare bati lotzen zaio ikertzaileek sortutako gailua eratzeko.

Azaleko izerdia hartzen du gailuak, eta sentsoreek pH-aren aldaketak eta izerdiaren tenperaturaren aldaketak —hala adierazten da azukre-maila— aztertzen dituzte denbora errealean. Gailuak azukre-maila altuak detektatzen baditu, adabakiak orratz oso txiki batzuk agerian uzten ditu, metformina aska dezaten azalean.

Jatorria: Diario Vasco

Jatorri-data: 18.04.2016


Berri bilatzailea