Atzealdea
Ura aldaratzeko nanomaterial biodegradagarri bat lortu dute, eraikin historikoen zaharberritze-lanetan erabiltzeko
Ura aldaratzeko nanomaterial biodegradagarri bat lortu dute, eraikin historikoen zaharberritze-lanetan erabiltzeko
10.06.2016
Landare-jatorriko azido polilaktikoa eta silizezko nanopartikulak konbinatuz ura aldaratzen duen estaldura bat lortu dute. Osagai biodegradagarri bat denez, itzulgarria da: hau da, erraz kenduko litzateke aurreragoko arkitektura- edo ondare-jardueretan.
Itzulgarritasunaz gain, likidoak aldaratzeko gaitasuna izatea, hau da, hidrofoboa izatea, beste abantaila bat da. Izan ere, adituen arabera, ura da monumentuak hondatzen dituen eragile nagusia.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 30.04.2016