Plastikoa birziklatzeko modu berri bat: erregai bihurtzeaaborando combustibles con él
Plastikoa birziklatzeko modu berri bat: erregai bihurtzeaaborando combustibles con él
01.07.2016
Estatu Batuetako Kaliforniako Unibertsitateko Irvineko eta Shanghaiko Kimika Organikoko Institutuko zenbait ikertzailek asmatu dute teknika hori, zeinaren bidez gutxitu egiten baita plastikoen ingurumen-inpaktua eta, aldi berean, produktu baliagarri bat ekoizten, erregai likidoa alegia.
Polietilenoaren lotura indartsuak nola hautsi daitezkeen aurkitu du talde horrek. Polietilenoa da jarduera komertzialetarako gehiena erabiltzen den plastikoa. Hidrokarburo-mota espezifiko batzuk, alkanoak, erabiltzen dira teknika horrek polimero-molekulak nahasteko eta bereizteko, bai eta beste konposatu erabilgarri batzuk eratzeko ere.
Plastikoak degradatzeko prozesu eraginkorrago bat asmatu du talde horrek. Petrolio-finketaren azpiproduktuak dira metodo berri horretarako behar diren substantziak; eskuragarri daude, beraz.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 21.06.2016