Berriak

Atzealdea

Alzheimerra prebenitzeko inplante berria

Alzheimerra prebenitzeko inplante berria

29.03.2016

Alzheimerraren kausa hipotetikoetako bat beta amiloide (Abeta) proteina garunaren zenbait eremutan gehiegi metatzea da. Horren ondorioz, proteina-plaka erantsiak jalkitzen dira, eta horiek toxikoak dira neuronentzat. Plaken aurka borrokatzeko modurik onenetako bat Abeta proteinak "etiketatzea" da, pazientearen immunitate-sistemari berari plakei eraso egiteko eta haiek desaktibatzeko agindua ematen dioten antigorputzekin.

EPDLn, Patrick Aebischer-en laborategiak Abetaren kontrako antigorputzak sortzeko genetikoki aldatutako zelulak dauzkan kapsula bioaktibo bat garatu du. Kapsula larruazalaren azpiko ehunean txertatzen da, eta denborarekin zelulek antigorputzen etengabeko fluxu bat sortzen eta askatzen dute odolean;handik, garunera, Abeta plaketatara, iristen dira.

Jatorria: Tendencias 21

Jatorri-data: 16.03.2016


Berri bilatzailea