Atzealdea
Propietate mekaniko berriak erresistentzia handiko altzairu nanoegituratuetan
Propietate mekaniko berriak erresistentzia handiko altzairu nanoegituratuetan
22.01.2016
Ikerketa Zientifikoetarako Goi Kontseiluak (CSIC) eta La Lagunako Unibertsitateak egindako azterketa batek propietate mekaniko berri batzuk zehaztea lortu du erresistentzia handiko altzairu nanoegituratuen belaunaldi berri batean.
Material horien piezak, ordu batzuez, 200 eta 350°ºC bitarteko tenperaturapean jarriz lortzen dira propietate horiek. Prozesu horretan, altzairuaren egitura atomikoak nanometro gutxi batzuetako lodierako ferrita bainitikoko kristalak sortzen ditu, aldi berean austenita atxikizko xafla mehez bereizita daudenak. Bi kristal-mota horien eskala nanometrikoari esker dituzte propietate bikainak altzairu horiek.
Jatorria: Dicyt
Jatorri-data: 12.01.2016