Atzealdea
2025erako hidrogenozko 50.000 auto nahi ditu Norvegiak
2025erako hidrogenozko 50.000 auto nahi ditu Norvegiak
11.07.2016
Motor termikoak alde batera utzi eta hidrogenoaren alde egin du Norvegiak.
Erregai-zelulazko munduko lehen sedana (lehenbiziko Totoya Mirai-a) saltzeari ekin dion Europako bosgarren herrialdea da Norvegia, Erresuma Batua, Danimarka, Alemania eta Belgikaren atzetik. Bestalde, hidrogenoz hornitzeko 20 zerbitzugune publiko izango ditu Norvegiak 2020rako; 2025etik aurrera, berriz, motor termikodun automobilak saltzea galarazteko asmoa dago herrialde horretan.
Jatorria: Hibridos y eléctricos
Jatorri-data: 25.06.2016