Berriak

Atzealdea

Etorkizuneko taxi autonomoek ingurumena zaintzen lagunduko dute

Etorkizuneko taxi autonomoek ingurumena zaintzen lagunduko dute

06.08.2015

Etorkizunean, adituen arabera, gidaririk gabeko autoak hirietako ohiko zirkulazioaren parte izango dira; gizakien segurtasuna handituko dute, ingurumena babestuko dute eta hiriko paisaia orokorra eraldatuko dute.

Adituen ustez, taxiak ere autonomoak izango dira. AEBko Lawrence Berkeley National Laboratory-k (Berkeley Lab) berriki egin duen azterketa batek erakutsi duenez, zerbitzu horretarako ibilgailuek onura ekonomiko eta ekologiko handiak ekarriko lituzkete, nabarmen murriztuko bailukete berotegi-efektuko gasen (BEG) miliako igorpena eta energia-gastua.

Azterketa horren arabera, taxi autonomo baten emisioak ibilgailu hibrido batenak baino % 63-82 txikiagoak izango lirateke, eta gasolina-ibilgailu batenak baino % 90 txikiagoak. 

Jatorria: Tendencias 21

Jatorri-data: 06.07.2015


Berri bilatzailea