Irailean, lehengai petrokimikoen prezioak %10 eta %33 artean jaitsi dira Europan
Irailean, lehengai petrokimikoen prezioak %10 eta %33 artean jaitsi dira Europan
11.09.2015
Etilenoaren eta propilenoaren merkatzea ez da oso nabarmena izaten ari, eta horri esker naftarekin elikatutako Europako crackerren errentagarritasuna handia izaten ari da.
Bentzenoaren kontratu europarreko prezioak heren bat egin du behera hil honetan, eta 519 €/Tm izan da, abuztuan baino %33,4 gutxiago.
Etilenoaren eta propilenoaren iraileko kontratu europarrak, berriz, abuztuan baino %8,7 eta %11,8 txikiagoak izatea adostu da, azkenean etilenoaren eta propilenoaren prezioak 945 y 820 €/Tm izanik, hurrenez hurren. Butadienoa %9,7 merkatu da, hil honetan bere kontratu europarrek 695 €/Tm-ko prezioa ezarri baitute.
Polimeroen fabrikazioan erabilitako lehengai nagusietatik, estirenoa da gutxien merkatu dena. Iraileko kontratuetan adostu denez, 1.200 €/Tm-ko prezioa du, aurreko hilean baino %7,7 gutxiago. Fenolak, zeina polikarbonatoa egiteko erabiltzen baita, 1.098 €/Tm-ko prezioa du hil honetan, abuztian baino %19,1 gutxiago.
Garrantzitsua da, halaber, monoetilenglikolaren kontratu europarrak izan duen %13,7ko jaitsiera, irailean 851 €/Tm-ko prezioa ezarri baitzaio. Paraxilenoaren kontratua adostu ez bada ere, susmoa da lehengaiak merkatzeak PETaren tarifa berriro jaistea ahalbidetuko duela.
Prezio petrokimikoen jaitsiera horiek guztiak gordinkiaren eta naftaren merkatzeak baldintzatuta daude, abuztuan horien batez besteko kotizazioa 406 $/Tm izan baita. CIF Rotterdam, baxuena, duela 6 urte eta erditik hona. Pasa den urteko abuztuan, 867 $/Tm zen naftaren prezioa, pasa den hilean baino bi aldiz prezio handiagoa.
Azken bi hilabeteetan soilik, naftaren prezioak %25 egin du behera. Abuztuan bere kostua %14 txikiagoa zen dolarretan erosiz gero, baina eurotan erosita, berriz, uztailean baino %15,2 prezio txikiago zuen, Europako dibisak dolarrarekin alderatuta izan zuen errebaluazio txikiaren ondorioz.
Naftaren merkatze horren aldean, ordea, etilenoaren prezioak %6,3 baino ez zuen behera egin abuztuan, eta horrek ahalbidetu zuen crackerren operadore europarrek 2008aren bukaeraz geroztik izandako marjinarik altuenak izatea. Abuztuan, etilenoaren prezioa naftarena baino 2,6 aldiz handiagoa izan zen, eta, aurreko hileko prezioaren alderatuta, %7,6 handiagoa.Jatorria: Plásticos y caucho
Jatorri-data: 06.09.2015