Berriak

Atzealdea

Plastikorako eta kautxurako makinen fabrikatzaile italiarrek emaitza onak izaten jarraitzen dute

Plastikorako eta kautxurako makinen fabrikatzaile italiarrek emaitza onak izaten jarraitzen dute

02.10.2015

Assocomoplastek, plastikoetarako eta kautxurako makinen 160 fabrikatzailetik gora ordezkatzen dituen Confindustriako elkarte profesionalak, urte honetako lehen sei hiletako kanpo merkataritzaren gainean Istatek emandako datuen gainean analisi estatistikoa egin du, eta, analisi horrek erakusten duenez, plastikoetarako eta kautxurako makina, ekipamendu eta moldeen esportazio eta inportazioen etekina nabarmen positiboa izan da Italian -2014ko aldi berean izan zirenekin alderatuta-.

2014ko lehen hiletatik erregistratu den hazkundeak jarraitu egin du aurten eta, areagotu ere, areagotu da, gainera. 2015eko ekainaren amaieran, atzerrian egindako erosketen hazkundea %1,7 ingurukoa da. Hori ikusitako, seguruago egon gaitezke Italiako merkatua ekonomikoki suspertzen ari dela, nahiz eta ezin esan suspertze hori berebizikoa denik. Italiatik kanpoko salmentak, berriz, %7,5 hazi ziren. Balantza komertziala ere positiboa da.

Jatorria: Izaro

Jatorri-data: 28.09.2015


Berri bilatzailea