Berriak

Atzealdea

Autoak bakarrik aparkatuko dira smartphonearen bidez

Autoak bakarrik aparkatuko dira smartphonearen bidez

07.07.2015

Proiektu honek urrats bat aurrera egin nahi du gidatze autonomoan edo, kasu honetan bezala, aparkatze autonomoan.

Bosch-ek, Daimler-ek eta car2go-k aparkatzeko sistema automatiko berri bat garatu nahi dute proiektu pilotu honen bidez. Gaur egungo aparkatzeko modua izugarri aldatuko da. Gidariak ez du denborarik eman beharko leku libre bat bilatzen, autoa aparkatzen eta, gero, auto bila joaten. Autoak berak gidatuko du, modu autonomoan, leku libre bat aurkitu arte, eta, gero, bera itzuliko da gidariarengana.

Automatikoki aparkatzeko sistema horretarako, azpiegitura adimendun bat beharko da aparkalekuan bertan, Boschen ibilgailuak kontrolatzeko unitate elektroniko bat, Mercedes-Benzen autoko sentsoreen belaunaldi berria eta car2gok "auto partekatua"ren zerbitzuan duen esperientzia. Faktore horiei esker, etorkizunean modu automatikoan egin ahal izango ditugu maniobrak, teknologia horiek dituzten aparkalekuetan.

Jatorria: Autobild

Jatorri-data: 08.06.2015


Berri bilatzailea