Berriak

Atzealdea

Laulagun Bearings-ek eta IK4-IKERLANek autodiagnostikoak egiten dituzten errodamenduak garatu dituzte

Laulagun Bearings-ek eta IK4-IKERLANek autodiagnostikoak egiten dituzten errodamenduak garatu dituzte

03.12.2015

Imagen Listado Noticia

Garapen horri esker errodamenduaren egoera zein den etengabe jakin ahal izango da eta gerta daitekeen akatsari aurrea hartu. Kontuan hartu behar da horrelako instalazioak urruneko gune zailetan egon hi direla, eta zaila dela bertara iristea.

Errodamendu baten portaeran dituen arazoak aurrez ezagutzeak aukera emango du kalteak minimizatzeko eta mantentze lanak aerosorgailura joatea posible den unean bertan egin ahal izateko (eguraldi ona dagoenean edo jada aurreikusita zegoelako).

Errodamenduak Smart-Bearing proiektuaren esparruan garatu dira, EEA Grants Programaren Laguntzarekin. Egitasmoa elkarrekin finantzatzen dute Espainiak, Islandiak, Liechtensteinek eta Norvegiak, eta Europako herrialdeen arteko desoreka ekonomikoak eta sozialak murrizten eta elkarren arteko harremanak indartzen lagundu nahi du.

Jatorria: Ikerlan

Jatorri-data: 26.10.2015


Berri bilatzailea