EAEko enpresek 7.200 milioi euroko proiektuak lor ditzakete Mexikon
EAEko enpresek 7.200 milioi euroko proiektuak lor ditzakete Mexikon
21.04.2016
Hauek dira onartutako proiektuetako batzuk. Landa-komunitateentzako edateko uraren programa; 500 milioi euro baino gehiagoko kostua du, eta GABek 400 milioi euroko mailegua emango du. Manzanilloko Portua modernizatzeko proiektua; ia 400 milioi euroko aurrekontua du, eta GABen 130 milioiko mailegua jasoko du. Ura eta saneamendua garatzeko programa; 180 milioi euroko inbertsioa du, eta GABek osotasunean finantzatuko du. Horiez gain, Munduko Bankuaren zenbait programa daude martxan; hala nola energia-efizientziari buruz udalerrietan egiteko proiektuak —140 milioi euroko aurrekontua eta 90 milioi euroko mailegua— eta garraio jasangarriaren programa bultzatzeko proiektua —90 milioi euroko aurrekontua, GABek osotasunean finantzatua—.
Jatorria: SPRI
Jatorri-data: 03.04.2016