Berriak

Atzealdea

Munduko altzairu-ekoizpenak bere mailari eutsi dio ekainean, Worldsteel-en arabera

Munduko altzairu-ekoizpenak bere mailari eutsi dio ekainean, Worldsteel-en arabera

30.08.2016

Imagen Listado Noticia

Urteko lehenengo sei hiletako metatua, ordea, 794,8 Mt ekoitzi zituzten; joan den urteko aldi berean baino % 1,9 gutxiago.

Sektorearen ekaineko ekoizpen-datuei dagokienez, Txinan ekoizpena handitu egin zen (+% 1,7), 69,5 Mt ekoitzi baitzituzten. Asiako beste leku batzuei dagokienez, Japonen % 2,7 handitu zen ekoizpena ekainean —8,8 Mt ekoitzi zituzten—, eta Hego Korean, berriz, % 6,7 jaitsi zen ekoizpena 2015eko ekainekoarekin alderatuta —5,5 Mt ekoitzi zituzten—.

Europar Batasuneko altzairu-ekoizpenari dagokionez, portaera desberdinak izan ziren ekainean. Italiak, 2 Mt ekoitzi zituen, aurreko urteko ekainean baino % 5,9 gehiago. Beste herrialde batzuetan, ordea, behera egin zuen ekoizpenak. Adibidez, Alemaniak 3,7 Mt ekoitzi zituen (–% 2,1); Frantziak, 1,3 Mt (–% 5,1), eta Espainiak, 1,1 Mt (–% 13,7).

Jatorri-data: 26.07.2016


Berri bilatzailea