Landugabeko altzairuaren munduko ekoizpena %3,8 murriztu da
Landugabeko altzairuaren munduko ekoizpena %3,8 murriztu da
27.08.2015
Elkarte horren datuen arabera, Txinak izan zuen pordukziorik handiena uztailean. 65.8Mt altzairu ekoitzi zituen, pasa den urtean denbora tarte berean ekoitzi zuena baino %4,6 gutxiago, alegia. Japoniak 8.8Mt altzairu ekoitzi zituen, eta Indian, berriz, altzairu ekoizpena %1,2 hazi zen, 7,7 Mt altzairu ekoitzi baitzen han.
Europari dagokionez, Alemania izan zen altzairu gehien ekoitzi zuena. %4,7 altzairu gehiago ekoitzi zuen, 3,6 Mt-raino. Turkian, ordea, 2014an denbora tarte berean ekoitzi zena baino %10 gutxiago ekoitzi zen, hau da, 2.5 Mt.
Landugabeko altzairuaren produkzioa, Errusian, %2,8 jaitsi zen, 6 Mt-raino, eta Ukrainiak, berriz, 1.9 Mt altzairu ekoitzi zituen, %24 baino pixka bat gutxiago.
Estatu Batuetan, landugabeko altzairuaren produkzioak %9 baino gehiago egin zuen behera, 7 Mt altzairu ekoitzita. Erdialdeko Ekialdean, ordea, Iranek 1.3 Mt altzairu ekoitzi zituen, 2014ko uztailean baino gutxiago, alegia.
Latinoamerikan, Brasilek 2.9 Mt altzairu ekoitzi zituen, %3.1 gutxiago.
Landugabeko altzairuaren ekoizteko ahalmenaren erabilera tasa %58.4 izan zen 2015eko uztailean, 65 herrialdeetarako. 2014ko uztailean izandakoa baino 4.2 puntu txikiagoa izan zen. 2015eko ekaineko datuarekin alderatuta, indizea 3.8 puntu portzentual txikiagokoa da.
Jatorria: Steel Times International
Jatorri-data: 23.08.2015