Atzealdea
NASAk material berria sortu du, zeina zulatzean berrosatzen baita
NASAk material berria sortu du, zeina zulatzean berrosatzen baita
11.09.2015
Materiala, berez, agentzia aeroespazialeko ontziak konpontzeko pentsatuta dago, baina, diotenez, gehiago garatzen bada automobilgintzaren industrian erabiltzea egongo litzateke. Izan ere, oso ohikoa da astronautek konponketa txikiak behar izatea egunero beraien gidatzen dituzten ontzietan. Arrazoi horiengatik, NASAk finantzatu du proiektua.
Osagai horrek polimerozko bi xafla ditu, likido erreaktibo batek bereizita. Likido hori azkar solidotzen da airearekin kontaktuan jarriz gero. Hala, gainazaleko polimero bi xafla zulatzen direnean, fluido hori solidotu eta zirrikitua “konpontzen du”, segundo batzuetan baino ez.
Jatorria: Cadena SER
Jatorri-data: 05.09.2015