Nanozelulosak karbono-zuntza ordeztu lezake 3Dko inprimaketan
Nanozelulosak karbono-zuntza ordeztu lezake 3Dko inprimaketan
06.08.2015
Gaur egun 3Dko inprimaketan erabiltzen den karbono-zuntzaren etorkizuneko ordezko material merke bat da nanozelulosa. American Process Inc. enpresa (Atlanta) eta Oak Ridge-ko Laborategi Nazionala elkartu egin dira, formula aurreratu hori erabiliz 3Dko inprimaketan erabiltzen diren erretxina plastikoen indarra hobetzeko.
Biomaterial horrek aluminioaren antzeko indarra du, eta espero da interes handia piztuko duela automobilgintzan. Gainera, prezio lehiakorra izango du.
American Process Inc-eko zuzendari nagusiak, Teodora Retsinak, esan du nanozelulosa, plastikoen errendimendua areagotzeko gai izateaz gain, arduratsua dela ingurumenarekin, eta abantaila esanguratsuak izango dituela karbono-zuntzaren aldean.
“Fabrikazioan egin ditugun aurrerapenei esker, nanozelulosa askoz lehiakorragoa da karbono-zuntzak baino, kostuei dagokienez”, gehitu zuen Retsinak. “Guk ez dugu asmatu nanozelulosa, baizik eta lortu dugu merkeagoa izatea eta termikoki egonkorra izatea tenperatura altuetan, eta funtzionaltasuna eman diogu polimero hidrofoboekin; hala, merkatuko aplikazioak eta ekoizpen komertziala ahalbidetu ditugu”.
Jatorria: Impresoras 3D
Jatorri-data: 22.07.2015