Euskal makina-erreminta indartu egin da Milango EMOn
Euskal makina-erreminta indartu egin da Milango EMOn
16.10.2015
EBko hirugarren eta munduko bederatzigarren ekoizle eta esportatzaile gisa, Espainiako makin-erremintaren sektoreak leku nabarmendua du Milango EMO azokan, hiri horretan egiten den sektorearen azoka internazionalik garrantzitsuenean. Eta kontuan izanda etxeen %75ek egoitza Euskadin duela eta Euskal etxeen %75 gipuzkoakoak direla, hitzordua oso garrantzitsua da lurraldeko ekoizleen ehunerako. Milaka enplegu zuzen eta beste hainbat zeharkako Gipuzkoako ekonomiaren susperketan liderra izango omen diren sektoreetako baten menpe daude.
Hala, Espainiako konpainien erakusmahaiek –Makina-erreminten Elkarteak bideratuta eta koordinatuta- betetzen duten 4.700dik gorako metro karratuetatik erdia baino gehiago beraien azken berritasunak ezagutzera eman eta nazioarteko merkatuan sakontzen jarraitzea espero duten Gipuzkoako etxeek okupatutakoak dira –sektoreko salmenten %80 dira esportazioak-. Alteyco, Soraluce, Bost, Danobat, Goratu, Mosnic-Irudex, Fagor Automation, Juaristi, Tecnifuelle, Kortagroup edo Ibarmia, besteak beste, astebete egongo dira sektorearen munduko erakusmahaian beraien makinak , osagaiak edo osagarriak erakusten.
Jatorria: El Diario Vasco
Jatorri-data: 05.10.2015