Berriak

Atzealdea

Erregaia aurrezten duen aire beroko manta

Erregaia aurrezten duen aire beroko manta

30.09.2015

Imagen Listado Noticia

Aurtengo CENEXen, hau da, Karbono Igorpen Txikiko Ibilgailuen ekitaldian, Jaguar Land Roverrek berokuntza eta aireztapen sistema berritzaile bat erakutsi du, berotu eta aireztatzeaz gain autoaren pisua murriztu, igorpenak gutxitu eta erregai aurrezpena areagotzen baitu. Sistema, berez, “Aireko manta bat” da, aire beroa edo hotza duen manta bat, eta ibilgailuaren barruan kokatzen da “aire Burbuila” horren tenperatura eta kalitatea mantentzeko, HVAC sistema erabiliz.

Aire beroko burbuila batez baliatzen den sistema honek %30 gutxiago pisatzen duten eserleku batzuk ditu. Izan ere, eserlekuen osagaiak bereziak dira, karbono zuntza eta lihoa nahastuta baitute, eta ohiko oihal eta kableen ordez oinarri plaka eta zirkuitu elektroniko arinagoak dituzten osagai elektrikoak erabiltzen dituzte.

Jatorria: Auto Bild

Jatorri-data: 09.09.2015


Berri bilatzailea