Urola Kostako Udal Elkartea eskualdeko ETEak adimen lehiakorrari buruz sentsibilizatzeko eta haietan adimen lehiakorraren erabilera sustatzeko ADI UROLA KOSTA! programa garatzen ari da.
Urola Kostako Udal Elkartea eskualdeko ETEak adimen lehiakorrari buruz sentsibilizatzeko eta haietan adimen lehiakorraren erabilera sustatzeko ADI UROLA KOSTA! programa garatzen ari da.
25.05.2016
Martxoaren 17an aurkeztu zuten programa, eta horrekin batera jarri zen martxan ADI UROLA KOSTA! proiektua.
Inguruko enpresak sentsibilizatzeko kanpaina bat egin da programa martxan jartzeko. Urola Kostako Udal Elkartea 300 enpresarekin baino gehiagorekin harremanetan jarri da, posta elektroniko, buletin, telefono eta bisita bidez.
Programa teoriko-praktikoa apirilean hasi zen, eta ekainean amaituko da; 8 enpresa ari dira aktiboki parte hartzen. Saio pertsonalizatuetan, landutako edukiak beren egoeran aplikatzen dituzte enpresek. Fase hauek ditu programak:
- Sentsibilizazio jardunaldi irekia
- Prestakuntza teoriko-praktikoa
- 5 Taldeko saio (4 orduko saioak)
- 5 bakarkako tutoretza saio, enpresa parte hartzaile bakoitzeko (2 orduko saioak)
- Parte hartzen ari diren enpresen arteko topagunea
- Proiektu amaierako ekitaldia
Horrez gainera, Urola Kostako Udal Elkarteak azken komunikazio-kanpaina bat egingo du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sentsibilizazio-lanak sustatzeko, eta, horretarako, aurkezpen bat eta bideo bat egin dituzte. Laster zabalduko dituzten enpresetan.
Jatorria: Adimen Lehiakorra
Jatorri-data: 16.05.2016