Atzealdea
3D inprimaketa sukaldeetara iritsi da
3D inprimaketa sukaldeetara iritsi da
08.12.2016
Negozio-eredu berriak ari da sortzen 3D inprimaketa, eta zenbait sektore goitik behera eraldatzen. Oskook enpresak 3D Oskook sukaldeko robota garatu du. Elikagaien 3D inprimagailuak labe eta izozkailu profesionalekin konbinatzen ditu robot horrek, eta, hala, jaki bat eraiki ahala egosteko edo frijitzeko aukera ematen du. Errezeta osoak kozinatzeko baino gehiago, plateren atal batzuk osatzeko da Oskook, eskuz oso neketsuak edo egin ezinezkoak diren lan batzuk egiteko, alegia.
Jatorria: oskook.com
Jatorri-data: 23.11.2016