Eurecat-en 3D inprimatze-teknologia saritu du IN(3D)USTRY azokak
Eurecat-en 3D inprimatze-teknologia saritu du IN(3D)USTRY azokak
01.07.2016
Eurecat zentro teknologikoak sortutako teknologia saritu du IN(3D)USTRY azokak Call for best solutions deialdian. Teknologia hori erabiliz, karbono-zuntzez sendotutako piezak egin daitezke 3D inprimaketaren bidez. Aurrerapen horri esker, titanioa baino egitura hiru aldiz arinagoak egin daitezke, askoz ere merkeago gainera.
Hona teknologia horren abantailetako bat: material ugari prozesa daitezke, barne direla plastikoak, material zeramikoak eta metalak. Adibidez, karbono-zuntzez sendotutako titanio-aleazioko piezak egin daitezke. Gainera, norabide guztietan jar daitezke zuntzak, diseinu-askatasun handiz; hori dela eta, are gehiago murritz daiteke egituren pisua.
*Informazio gehiago: www.eurecat.org / www.in3dustry.com
Jatorria: Mundoplast
Jatorri-data: 21.06.2016