EBk Ekonomia Zirkularreko Pakete berria aurkeztu du
EBk Ekonomia Zirkularreko Pakete berria aurkeztu du
18.12.2015
Pasa den abenduaren 2an Europako Batzordeak (EB) pakete berri bat onartu du Europa ekonomia zirkular batera igaro dadin, zeinaren bitartez munduko lehiakortasuna bultzatu, hazkunde ekonomiko iraunkorra sustatu eta lanpostu berriak sortuko diren. Helburua da Europako enpresa eta kontsumitzaileei laguntzea ekonomia sendoago eta zirkularrago batera igarotzen, non baliabideak modu iraunkorragoan erabiliko diren.
EBren iturrien arabera, proposatutako ekintzekin errazago izango da produktuen bizitza zikloen ”zirkulua ixtea”, produktuen birziklapena eta berrerabilera areagotuko baita, eta ingurumenak eta ekonomiak onurak izango dituzte. “Plan horiek lehengaiei, produktuei eta hondakinei ahalik eta balio eta erabilera gehien ematea ahalbidetuko dute, aurrezpen energetikoa sustatuta eta berotegi efektuko gasen igorpenak murriztuta”, azaldu dute.
Proposamenek bizitza ziklo osoa hartzen dute bere baitan: produkzioa eta kontsumoa, baita hondakinen kudeaketa eta bigarren mailako lehengaien merkatua ere. Trantsizio honek EIE fondoen babes finantzarioa izango du, eta 650 milioi euroren laguntza jasoko du Horizon 2020 programatik (EBko ikerketa eta berrikuntzarako finantzaketa programa) eta 5 500 milioi euro Hondakinen Kudeaketarako Fondo Estrukturaletatik eta ekonomia zirkularrerako nazio mailan egingo diren inbertsioetatik.
Jatorria: Metales y metalurgia
Jatorri-data: 10.12.2015