CAFen eskari zorroa 4.869,1 milioi euroko zifrara heldu zen 2015aren itxieran
CAFen eskari zorroa 4.869,1 milioi euroko zifrara heldu zen 2015aren itxieran
11.03.2016
Eskari zorroaren bolumen horretan ez dira sartzen aurten Erresuma Batuan eta Australian izenpetutako kontratu berriak, izan ere, horiekin eskariak 5.500 milioi eurotik gorakoak lirateke.
2015eko abenduaren 31n negozio zifra garbia 1.283,6 milioi eurokoa izan zen, hau da, 2014ko ekitaldikoa baino txikiagoa, orduan 1.447,1 milioi eurokoa izan baitzen. Jaitsiera horren arrazoia izan da, batez ere, zenbait obra gauzatzen motelago joan izana eta Brasilgo errealaren balio galeraren efektua.
2015aren bukaeran irabazi gordinak 166,0 milioi eurokoak izan ziren. 2014an lortutako zifrarekin alderatuta, beraz, ehuneko 13 gehiago. Sozietateen gaineko Zergaren ondoren ekitaldiaren irabazi garbiak, berriz, 42,6 milioi eurokoa izan ziren.
Jatorria: Vía Libre
Jatorri-data: 28.02.2016