Berriak

Atzealdea

Espainiako Merkataritza Ganberak energia-batzorde bat sortu du

Espainiako Merkataritza Ganberak energia-batzorde bat sortu du

14.07.2016

Energiaren sektoreko arazoak eta jasangarritasun-erronkak aztertuko ditu batzorde horrek —Iberdrola izango du buru—, eta energiari buruz gaur egun planteatu diren eztabaidei erantzuten saiatuko da.

Iberdrolaz gain, hauek hartu dute parte batzordean: Repsol, Técnicas Reunidas, Endesa, Alstom España eta Renault Consulting. 

Energia-batzorde berri horren helburua da “Energiaren estrategiari buruzko iritziak, ikuspegia eta gomendioak ematea, Espainiako politika ekonomikoaren esparruan”.

Lau alor nagusi hauetan egingo du lan batez ere Energia Batzordeak:

  1. Energiaren prezioak eta enpresen lehiakortasuna
  2. Klima-aldaketako politikek enpresentzat dituzten aukerak eta  inplikazioak
  3. Energiaren merkatuaren joera berriak
  4. Energiari lotutako garapen jasangarriko helburuetan enpresek duten zeregina

 

Jatorri-data: 05.07.2016


Berri bilatzailea