Bizikleta konektatua eta seguruagoa
Bizikleta konektatua eta seguruagoa
18.12.2015
Conecta Bike-k kirolariaren smartphonea eta bizikleta konektatzen ditu.
Oinarrizko hiru premisa kontuan hartuta diseinatu da soluzio hau: sinpletasuna, konektagarritasuna eta segurtasuna.
Hori lortzeko, bi zati ditu: gailu elektroniko bat eta mugikor-aplikazio bat. Hardwareak, berriz, hiru pieza ditu. Lehenengoa eskulekuan du, eta han jartzen da telefono mugikorra. Teknologiaren "bihotza" da, hark baitu elektronika guztia.
Ziklistaren mugimendua errazteko, Conecta Bikek joko-palanka baten formako aginte bat du. Telefonoaren azelerometroa eta lokalizazio-sistemak ere erabiltzen ditu, larrialdietan alerta automatikoak bidaltzeko.
Gainera, kanpo-bateria bat du, ziklista inoiz gera ez dadin konexiorik gabe.
Jatorria: El Mundo
Jatorri-data: 12.12.2015